Cabezudos - Buruhandiak

(Más abajo en castellano)

Arma-desfile bat da, Irunen ekainaren 30a denean, San Martzial egunean, herriko jaietan egiten dena. 1522ko ekainaren 30eko goizaldean tropa frantziarrak garaitu izanaren oroigarri ospatzen da. Borroka hura Irungo Aldabe Harrian gertatu zen; eta frantziarrak egiten ari ziren hainbat erasoetako bat izan zen, haien asmoa baitzen Bidasoako muga-gunea kontrolatzea.

Frantziak Nafarroako Erreinua berreskuratu nahi zuen, Fernando I.ak konkistatuta Gaztelako koroarena baitzen. Francisco I Frantziako erregea ez zegoen prest ordura arte Nafarroan zeukan kontrola galtzera. Helburu hori zutela, tropa frantziarrek, hainbat sarralditan huts egin ondoren, erreinu zaharra inguratzea erabaki zuten, horretarako Gaztelari leial ziren gotorlekuak bereganatuta. 1521ean hasi ziren sarraldiak; eta 1522ko ekainaren 28an, 4.500 mertzenariok (lapurtarrak eta alemaniarrak) osatutako ejerzitoak Bidasoa ibaia gurutzatu zuten eta lekua hartu zuten ordura arte Aldabeko Harria esaten zitzaion mendian. Izen hori han dagoen baserritik jaso zuen. Hurrengo egunean, ekainaren 29an, San Pedro eta San Paulo egunean, Gazteluzaharreko gotorlekua hartu zuten alemaniarrek. Oldartze horri aurre egiteko, Juan Perez de Azcue eta Miguel de Ambulodi kapitain irundarrek, tropen agintari zirela, gerrarako balio zuten gizonezko guztiak deitu zituzten, 400 gizonezko bakarrik izan ziren.  

Bestalde, Irungo emakumezkoen eta umeen papera funtsezkoa izan zen. Errenteriako apaiz Mosen Pedro de Irizarrek, hango bizilaguna zen eta "horniduragina" ofizioa zuen, laurehun "makil-aizkora" baino gehiago erosi eta banatu zituen hiriko emakumeen eta gaztetxoen artean. Xedea zen legoa bat oinez eta isilik egitea aizkorak sutan zituztela, orduko Errege Bidearen goialdetik (Oiartzunerako eta Errenteriako bideak banatzen zituen) Irungo plazaraino, arerioei sinistaraziz soladu irundarrak Irungo gunean bilduta zeudela eta ez Aldabeko Harria aldera abiatuak.

Emakumeak eta umeak Errege Bidean ziren bitartean, tropa irundarrek, Gipuzkoako Kapitain General Beltran de la Cuevak lagunduta –borrokara etorria baitzen infanteriako zati batekin: 1.500 gizon eta 150 zaldi– pixkanaka eta isilean aurreratzen zuten kontrako lekutik; eta lehendabizi, mendian lo zeuden indar lapurtarrei eman zieten ustekabea; eta gero, alemaniarrei, Gazteluzaharren. Bizirik irten ziren soldadu alemaniarrak lapurtarrak laguntzera abiatu ziren korrika, Aldabeko Harrian gertatutakoa ahaztuta; eta haiek ere bota egin zituzten.

 

El desfile de armas que se celebra en Irun cada 30 de junio, día de San Marcial, fiesta de la ciudad, es la conmemoración de la victoria de las tropas irunesas sobre las francesas durante la madrugada del 30 de junio de 1522. La batalla, que tuvo lugar en la Peña de Aldabe de Irun, formó parte de una serie de ofensivas francesas cuyo objetivo era controlar la zona fronteriza del Bidasoa.

Francia intentaba recuperar el Reino de Navarra conquistado por Fernando I y anexionado a la Corona de Castilla. El rey francés, Francisco I, no estaba dispuesto a renunciar al control que hasta entonces mantenía en Navarra, con este objetivo, las tropas francesas, tras una serie de incursiones fallidas decidieron cercar el antiguo reino, tomando las fortalezas de las tropas leales a Castilla. Las incursiones comenzaron en octubre de 1521, pero no fue hasta el 28 de junio de 1522 cuando un ejército de 4.500 mercenarios (labortanos y alemanes) cruzaron el río Bidasoa y tomaron posiciones en el monte que hasta entonces se conocía como la Peña de Aldabe, recibiendo este nombre por un caserío existente en el lugar. Al día siguiente, 29 de junio, día de San Pedro y San Pablo, el contingente alemán se apoderó de la fortaleza de Gazteluzar. Frente a esta agresión, los capitanes iruneses, Juan Pérez de Azcue y Miguel de Ambulodi, al mando de las tropas, convocaron a todos los varones elegibles para la guerra, tan sólo 400 hombres.

Por otro lado, el papel de las mujeres y los niños iruneses fue fundamental. El clérigo de Rentería, Mosén Pedro de Irizar, vecino de la citada villa y que tenía el oficio de “tenedor de bastimientos”, compró y distribuyó más de cuatrocientas “hachas de palo” entre las mujeres y los mozos de la ciudad con el objetivo de que caminaran, en silencio y con las hachas ardiendo, durante una legua, desde lo alto del entonces Camino Real, que dividía los caminos de Oiartzun y Rentería, hasta la plaza de Irun, haciendo creer al enemigo que los soldados iruneses estaban reunidos en la zona de Irun y no avanzando hacía la Peña de Aldabe.

Mientras mujeres y niños caminaban por el Camino Real, las tropas irunesas, con la ayuda del Capitán General de Gipuzkoa, Beltrán de la Cueva, que acudió a la batalla con parte de su infantería, 1.500 hombres, y 150 caballos, avanzaban lenta y sigilosamente por el lado opuesto, sorprendiendo primero a las fuerzas labortanas que dormían en el monte y luego a las alemanas en Gazteluzar. Los soldados alemanes supervivientes corrieron al encuentro de los labortanos, ignorando lo ocurrido en la Peña de Aldabe, y fueron a su vez abatidos.


 

 

 
Twitter
 
Facebook
 
Ondare Kultur Elkartea

Crea tu insignia
 
Han visitado nuestra página web 20506 visitantes (49221 clics a subpáginas)
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis