Ondare Kultur Elkarteak egoera zailean dauden hainbat sektoreri edo pertsona talderi babesa eman nahi diegu, lagundu ahal diegula uste dugulako. Zigortuen dagoen taldeetako bat haurrena da; horregatik, gure helburua da hauei laguntzea:
· Erietxeetan dauden edo gaixorik dauden haurrak
· Harrera etxebizitzetan edo etxeetan bizi diren haurrak
· Behar espezifikoak eta bereziak dituzten haurrak
· Premiak (elikagaienak, eskola materialarenak…) dituzten haurrak eta familiak
Hemendik gutxira, informazio gehiago emango dugu eta talde bakoitzerako egingo ditugun ekintzen berri emango dugu.